Revista de prensa
[Castellano]
[Euskara]
[Français]
[English]

www.bizkaie.biz

Antzinako.org web-gunea jaio da jatorria edota zuhaitz genealogikoa topau gura daben euskaldunentzat

Antzinako.org web-gunea abiarazo dabe Euskal Herriko eta bere Diasporako Genealogia Elkarteak beren jatorria edota zuhaitz genealogikoa jakin gura daben euskaldunentzat, www.euskalkultura.com web-gunearen arabera.

Ekimen honetan harpidedunei artxiboak, aholkuak, leinu ikerketak eta erabilteko erispideak eskaintzen dira. Helbide berean, www.antzinako.org horretan, azken ikerketen ganeko informazinoa trukatzeko modua egongo da eta datu-base bat be eskuragarri egongo da.

Antzinako Elkartearen ekimen honetan parte hartu gura dauenak e-maila bialdu leike info@antzinako.org helbidera. Bazkide kuotea 10 eurokoa da eta web-gunearen informaznio osora sarrera eskaintzen dau, baita gitxi barru argitaratuko dan elkartearen aldizkarira, azken ikerketak han argitaratuko baitira.



(Última modificación de esta página 19/3/2006)